XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Irakurgai lekua argitu - Heldu batek irakurgai leku inguruko kandelak pizten ditu, kontu haundiz, fin-fin.

- Pentsatu une batetan: ezagun batek eskutitz bat idazten digu beste probintzia batetatik.

Handik ordu batzuetara telefonoz deitzen digu; bere abots bizia entzuten dugu, berarekin elkarrizketa egiten... Gero telebistako pantailan ikusten dugu.

Bera pantailan, baina guretzat presentzia hurbila.

- Begira irakurgai lekuko argia.

Leku honek indar berezia hartzen du, beste giro bat.

Presentzia bikaina.

Irakurgaietan Kristo hurbiltzen zaigu bere hitzetan.

4. Hurbiltasuna - Denok kandela inguruan jartzen gara zutik.

Hurbilago gaude. Argia. Liburua irekirik. Eta hitz hauek guretzat idatzirik.

Irakurri Jn 16,12-17.

Gauza asko dauzkat zuei esateko; baina orain ezin jaso dituzue; egiaren Espiritua datorkeenean, ordea, Berak zuzenduko zaituzte egia osoraino.

Hark ez bait du bere buruz esango ezer; entzuna esango dizue eta etorkizuna adieraziko.

Hark goretsiko nau, niretik hartuko bait du, eta zuei adieraziko dizue.

Aitak duen guztia nire da; horregatik esan dizuet: Niretik artuko duela, eta zuei adieraziko.

Laster ez nauzue ikusiko; baina handik laster ikusiko nauzue berriro; Aitarengana bait noa.

Ikasleetako batzuek hala zioten elkarren artean: - Zer dio, gero, laster ez nauzue ikusiko; baina handik laster ikusiko nauzue berriro eta Aitarengana noa esatean?.

5. Hitza onartu, Kristo onartu - Banan-banan irakurgai lekura joan eta adierazgarri hau(1) Indiako kulturatik hartua, hango kristauek erabiltzen duten adierazgarria egin: eskua liburu gainean jarri, eta ondoren eskua bekokian jarri (ulergaitz gertatzen bada, ekintza geratu eta esanahia esplikatu).

- Bitartean abestu: Jauna dut argi (GJ 2/59 or.).

- Ondoren, liburura banaka hurbildu, eskua liburu gainean jarri, eta gero bihotz aldera eraman.

Jaunaren hitza abestu (GJ 2/57 or.).

Beraz, Jaunaren hitzean Kristo berbera dago, bizi-bizirik, hurbil.

Telefonotik entzuten edo telebista pantailan ikusten den ezagunaren antzera.

Eukaristian, ordea, Kristo beste une batzutan ere ematen zaigu.

- Itzali kandelak . Aulkietara itzuli.

6. Mahaiaren oroimen bihozkorra - Aldare inguruko kandelak biztu.

Mahai argitu honek Azken-afaria gogoratzen digu.

Arrats iluntzean egin zuten; erdi-argi, erdi-ilun.

Eukaristia ospatzen dugun bakoitzean, Kristorekin egonaldi bat egiten dugu; Azken-afaria berriztatzen dugu.

Ba al dakizue ze ohiu, ze deialdi egiten zuten aintzinako kristauek Eukaristiarako elkartzen zirenean? Hauxe: MARANA THA! (Zatoz, Jesus Jauna!).